https://www.easel.ly/infographic/t8pkhn
2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena
2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena
Bilaketak Interneten
MAREA GRUPO MUSICAL
Interneten informazioa bilatzeko zenbait bilatzaile, parametro...ditugu. Hauek eragin desberdina dute bilaketetan. Edota, informazio desberdina eta berria lortzeko tresnak dira.
Emaitza desberdinak lortzeko parametroak ditugu, bilaketa zehatzagoak egiteko, edo gure intentzioen arabera, adibidez.
Google-en Marea grupo musical jarri ez gero, hitz hauek agertzen diren edozein publikazio agertuko dira. Berdin du zein nolako ordena jarraitzen duten, edota testuak zentzurik duen.
- 1. parametroa (+)
Lehen parametroan + zeinua jarri eta gira hitza gehitzen diogunean, musika taldek honek egingo dituen giren informazioa bilatuko du.
- 2.parametroa (..)
- 3.parametroa (kakotxa artean)
Marea kakotxoekin bilatzen dugunean, bilatzaileak ez ditu bakarrik guk jarritako hitzak bilatuko, hitzek sortzen duten esaldia baizik. Ordenik aldatu gabe.
Parametroetaz a parte, zenbait bilatzaile espezifiko ditugu; hauen artean, YouTube, Twitter...
- YouTube
- Twitter (traola gabe)
- Twitter (traolarekin)
#Marea hitza modu honetan idatzi diren tweet-ak erakusten dizkizu.
- Google Escolar
- Ondorioak:
Nire ustez, beharrezkoa da horrelako ikasgai bat egotea Haur Hezkuntzako planean. hala nola, honi esker pila bat ikasten dugulako eta gure jakintzak berritzen ditugulako. Programa asko daude aurkezpenak, bilaketak, lanak, eskemak...egiteko, eta maiz berdinak erabiltzen ditugu. Lagungarria iruditzen zait, oso, umeek lan bat egiterakoan bilatzaile espezializatzaileak erabiltzea.
Niri guztiak baliagarria, eskuragarriak eta laguntzaileak iruditu zaizkit, baina egia esanda +zeinuarena ahoa bete hortz utzi nau. Nire adibidean ikusi ahal duzuenez Marea +gira jarri dut. Oso musika zalea naiz eta lagungarria ikusten dut kontzertuen sarrerak lortzeko. Hau da, bilaketa segiduan taldearen kontzertuetara eramango nau, bilaketa askorik egin gabe.
2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena
Teknologia erraz, arin eta merke ikasteko metodoa.
DBHko
ikaslea nintzela informatikako irakasleak blog bat egin behar genuela
esan zigun. Aldi horretan lelokeria bat iruditu zitzaidan, baina egin
beharra zegoen. Irakaslea aholkulari geneukala blogari gero eta gogo
gehiagorekin ekiten genion. Aipatu beharra dago, blogaren erabilera hor
gelditu zela, ez dugula inoiz gehiago ere erabili, ezta gure irakaslerik
ere ez.
Orain unibertsitateko bigarren kurtsoan nagoela IKT-ko irakasleak esandakoarekin aurkitzen naiz "Blog bat egin behar duzue". Duela urte asko eta asko ikasitako blog-arekin topo egin dut. Nik ez ditut teknologia berriak askotxo erabiltzen. Gainera, ez naiz txarto moldatzen, erabiltzen badakizkit, baina ez ditut nire egunerokoan erabiltzen. Word-ean behar dudana baino gehiago dago eta. Honek ez du esan nahi uste dudanik hauek garrantzitsuak ez direnik, baizik eta beti ez direla erabili behar. Mutur biak txarrak dira, ezta beti ezta inoiz.
Nire aburuz, askok hitz egindako gaitasun digitala izatea oinarrizkoa da. Eta hau zer den galdetuko duzue; Pertsonek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten ahalmenen multzoa da, teknologiaren erabilpenari lotuen dauden ahalmen multzoa hain zuzen.
Izan ere, egungo gizartean IKT-en presentzia oso zabala da eta beraz, gai anitzei buruzko informazio multzo oso zabala dugu eskuragarri klik bakar batekin. Umeek modu honetan modu erraz, arin eta merke baten ikasi dezakete. Hauek eskolan duten helburu nagusia, etorkizuneko gizartearen partaideak izango diren haurrek eta gazteek errealitate anitz eta aldakor horri aurre egin ahal izateko beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea da. Helburu hori lortzeko, ikasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da eta baita irakasleena ere, menderatzen ez diren baliabide eta gaitasun batzuek irakasten saiatzea ezinezkoa delako.
Niretzat hori izan da motibaziorik handiena. Urte batzuk aurrera dauden programak (eta egongo diren berri asko) erabiltzen jakitea. Orain, hainbat programa daude umeei modu errazago baten irakasteko. Baina kontuz, ez eman gehiegizko garrantzia, ondo legoke modu desberdin gehiagorekin ere ikastea!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)