2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

Teknologia erraz, arin eta merke ikasteko metodoa.

DBHko ikaslea nintzela informatikako irakasleak blog bat egin behar genuela esan zigun. Aldi horretan lelokeria bat iruditu zitzaidan, baina egin beharra zegoen. Irakaslea aholkulari geneukala blogari gero eta gogo gehiagorekin ekiten genion. Aipatu beharra dago, blogaren erabilera hor gelditu zela, ez dugula inoiz gehiago ere erabili, ezta gure irakaslerik ere ez.
Orain unibertsitateko bigarren kurtsoan nagoela IKT-ko irakasleak esandakoarekin aurkitzen naiz "Blog bat egin behar duzue". Duela urte asko eta asko ikasitako blog-arekin topo egin dut. Nik ez ditut teknologia berriak askotxo erabiltzen. Gainera, ez naiz txarto moldatzen, erabiltzen badakizkit, baina ez ditut nire egunerokoan erabiltzen. Word-ean behar dudana baino gehiago dago eta.  Honek ez du esan nahi uste dudanik hauek garrantzitsuak ez direnik, baizik eta beti ez direla erabili behar. Mutur biak txarrak dira, ezta beti ezta inoiz.
Nire aburuz, askok hitz egindako gaitasun digitala izatea oinarrizkoa da. Eta hau zer den galdetuko duzue; Pertsonek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten ahalmenen multzoa da, teknologiaren erabilpenari lotuen dauden ahalmen multzoa hain zuzen.
Izan ere, egungo gizartean IKT-en presentzia oso zabala da eta beraz, gai anitzei buruzko informazio multzo oso zabala dugu eskuragarri klik bakar batekin. Umeek modu honetan modu erraz, arin eta merke baten ikasi dezakete. Hauek eskolan duten helburu nagusia, etorkizuneko gizartearen partaideak izango diren haurrek eta gazteek errealitate anitz eta aldakor horri aurre egin ahal izateko beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea da. Helburu hori lortzeko, ikasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da eta baita irakasleena ere, menderatzen ez diren baliabide eta gaitasun batzuek irakasten saiatzea ezinezkoa delako.
Niretzat hori izan da motibaziorik handiena. Urte batzuk aurrera dauden programak (eta egongo diren berri asko) erabiltzen jakitea. Orain, hainbat programa daude umeei modu errazago baten irakasteko. Baina kontuz, ez eman gehiegizko garrantzia, ondo legoke modu desberdin gehiagorekin ere ikastea!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina